Edukira joan

Israel Saria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Israel Saria
1953
2013ko ekitaldia
Data1963
Herrialdea Israel

Israel Saria (hebreeraz: פרס ישראל‎) Israelgo Estatuak emandako saria da.[1] Urtero Independentziaren Egunean ematen dute Jerusalemgo Nazioarteko Konbentzio Zentroan, presidentea, lehen ministroa, Knesseteko presidentea eta Justizia Gorte Goreneko presidentea bertan zirela. Saria 1953an eman zuten lehen aldiz, garai hartan Hezkuntza ministro zen Ben-Zion Dinorren ekimenez.

Saria lau arlo hauetan banatzen da:

  • Humanitateak, gizarte-zientziak eta ikasketa juduak.
  • Natura-zientziak eta zientzia zehatzak.
  • Kultura, arteak, komunikazioa eta kirolak.
  • Bizitza osoa eta nazioari egindako aparteko ekarpena (1972tik)

Israelgo herritarrek edo beren arloan bikaintasuna erakutsi zuten edo Israelgo kulturan asko lagundu duten erakundeek jasotzen dute saria. Epaile-batzordeek aukeratzen dituzte irabazleak, eta Hezkuntzako ministroari bidaltzen diote haien gomendioa. Batzordeak ad hoc dira, eta Hezkuntzako ministroak izendatzen ditu urtero kategoria bakoitzerako.

Saridun garrantzitsuenen artean Shmuel Yosef Agnon, Robert Aumann edota Ada Yonath nobel saridunak daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Reich, Bernard; Goldberg, David H.. (2016-8-30). Historical Dictionary of Israel. Rowman & Littlefield ISBN 9781442271852..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]